top of page
  • Facebook
  • Instagram
  • Whatsapp
IMG_4675.JPG

Nutrizioa

Nutrizioak izaki bizidunek, osasuna eta ongizatea mantentze aldera, elikagaiek dituzten nutrienteak nola lortzen, erabiltzen eta metabolizatzen dituzten ikasten duen zientzia da. Biologiaren, kimikaren, fisiologiaren eta medikuntzaren alderdiak barneratzen ditu eta haren helburu nagusia dietak gizakian zer nolako eragina duen ulertzea da.

Ebaluazio integrala

Ebaluazio nutrizionala pazienteen behar dietetikoak, nutrizionalak eta pertsonalak ulertzeko, arlo klinikoan, ezinbestekoa da. Honek paziente bakoitzaren historia medikoaren, elikadura ohituren, lehentasun dietetikoen, elikadura-alergien, oinarrizko egoera funtzionalaren eta garrantzia duten bestelako faktoreen inguruko informazioa biltzea dakar.

Plangintza pertsonalizatua

Nutrizio-ebaluazioaren arabera, paziente bakoitzaren premia dietetikoak eta osasun-helburuak lantzeko elikadura-plan pertsonalizatuak garatzen dira.

Plan horietan, gomendio espezifikoak jasotzen dira makronutrienteen banaketari buruz (karbohidratoak, proteinak eta koipeak), elikagaiak sartzeari buruz, ordutegia antolatzeari buruz, patologiaren araberako egokitzapenari buruz, hainbat profesionalekin lankidetzan aritzeari buruz (psikologia, esaterako), etab. Beraz, pazientea modu integralean tratatzen duten jarraibideak dira.

Nutrizio-hezkuntza

Nutrizionistaren lana ez da soilik nutrizio-plan bat eskaintzea, horrek pazienteari irakaspenik eskaintzen ez baitio. Beraz, nutrizio-hezkuntzak berebiziko garrantzia du nutrizioari, elikadurari, lo-higieneari, egungo osasun-egoerari eta abarri buruzko ezagutzak dituzten pazienteak ahalduntzeko. Horrela, mantenugaien garrantziari, elikagaien etiketen irakurketari, janarien prestakuntzari eta elikadura-erabakiak hartzeari buruzko informazioa ematen da.

Psikonutrizioaren garrantzia

Psikonutrizioak psikologia eta nutrizioa uztartzen ditu, eta bere garrantzia ondorengoengatik da:

  • Janarekiko erlazio emozionala: emozioek elikadura-ohituretan duten eragina (emozionalki jatea).

  • Portaera-aldaketa.

  • Janariarekin harreman osasungarria, errukia.

  • Elikaduraren pertsonalizazioa: nutrizio-planak norbanakoaren behar emozional eta psikologikoetara egokitzen laguntzen du, eraginkorragoak izan daitezen.

  • Ongizate orokorraren hobekuntza: alderdi psikologikoa integratzean, ongizate fisiko eta mentalari laguntzen dion ikuspegi holistikoa sustatzen da.

Aviso Legal

Política de Cookies

Política de Privacidad

© 2023 Clínica Sustraiak by Jon Aspizua

bottom of page